
Behargintza, Lea Artibaiko Garapen Agentzia osatzen dugun herriok, gure kapital nagusia ,
eskualde honetan bizi eta lan egiten duten pertsonek osatzen dutela zinez uste dugu. Zentzu
honetan, etengabeko lanean dihardugu gure eskualdeko biztanleei lan aukerak eskaintzeko
eta eskualdean gazte gaituak eta alor ezberdinetako profesionalak egon daitezen.
Irismen errazekoa eta erakargarria izan nahi dugu, bai gure biztanleentzat , bai inbertitu nahi
duten enpresa berrientzat, bai bisitarientzat eta halaber turistentzat.
Gure ingurune natural eta anbientalaren kalitateak eta hiriguneen berriztapenak , ingurune
pribilegiatu gisa ezaugarritzea ahalbideratu nahi dugu.
Instituzio eta tokiko eta eskualde mailako erakundeetatik , ahaleginak egingo dira industria
sektorearen mantenimendu eta garapenerako ingurune egokia ahalbideratzeko, sektore hau baita eskualde honetako lan sortzaile nagusia.
Itsasoa , aberastasun iturri bezala , eta Ondarroako portuaren inguruan egituratzen diren
jarduerak , elikagaigintza industriaren garapena eta turismoa , eskualdearen garapen ekono-
mikorako oinarrizko lan ildoen adierazgarri dira.
Gure izaeraren adierazgarri diren ikurrak mantendu nahi ditugu eta leartibaitar guztiengan ,
eskualde honekiko lotura indartu , tradizio handiko eskualde bateko kide direlaz
azpimarratuz baina baita ere , eskualdeko moderno ireki eta beharrezko aldaketen aurrean
jarrera aktiboa eta egokitzailea erakusten duela adieraziz.